Gaueko
- Artikulu hau euskal mitologiako pertsonai bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaueko (argipena)».
Euskal mitologian, Gaueko gauaren iluntasunaren jauna da. Bere agintaldiak gauerditik egunak argitu arte irauten zuen, tarte horretan berak bakarrik agintzen zuen lur gainean bere legearekin. Lege horrek gizakiei debekatu egiten zien gauean lan egitea, lehiatzea edo baserriaren babesetik irtetea. Izan ere, antzinako gizakien ustez, familiako espirituek baserriak babesten zituzten.
Herriko istorioetan, Gauekok arima bahitzaile moduan jarduten zuen, hori egitean otso handi baten itxuran edo irudi ikusezin baten moduan agertzen zen. Batzuetan, haren ordez sorginak, jentilak edo Basajaun bera ere bidaltzen zituen eta haien biktimak normalean neska ederrak ziren.
Elaunden neska bat, Katalina izenekoa, jentil talde batek bahitu zuen, eta leize batean hil zuten. Oiartzunen ere beste neska bat bahitua izan zen gauez; hura hartzen zuen bitartean, eta haren ontzia bakarrik aurkitu zen, odolez beteta. Beste batean, Eskoriatzan gizon baten aurrean zezen bat agertu zen, haren bidea oztopatuz, gizona hiru aldiz saiatu zen bidea igarotzen, hirugarrenean zezena gizon baten moduan altxatu zen eta gizonaren aurka joan zen, baina gizonak ihes egin zuen.
« | gaua gauekoentzat, eguna egunekoentzat | » |
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Gauekoak, Gaueko!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal mitologian Gaueko, Gabezko, Gabekori buruz jasotako euskal mitologiako elezaharretan nahasturik ageri dira gauaren barne murgiltzen diren izakien aztarnak.
Eskerrak euskaldunak garela. Hau da, euskara ulertu ahaldunak jakingo du esandakoa. Izena da izana dio esaera zaharrak, eta kasu honetan erantzuna izena berak ematen du.
Gaueko(ak) dira euskal mitologiako gauean murgiltzen diren irule eta gainontzeko izaki danok.
Baina zerbait gehiago bada.
Iluntasunaren erresuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasteko, esan behar da eguna gauean hasten zela euskaldunentzat iraganean, honen arrastoa Gaur hitzan dugu.
Gaua denbora eremu bat da, gauerditik oilarraren kantuaren arte irauten duena. Denbora tarte horretan gizakientzat ezkorrak diren izakiek eguzkiaren menpekotasunetik aske ibili dezakete munduan zehar.
Jainkotiar dirudien lege baten arabera gizakiok debekatua dugu bertan egotea eta oilarrak kantu egin arte hobe dugu etxean lotan geratzea.
Baina baziren gauaren iluntasunarenj babesean murgiltzen ziren gizaki asko ere, irelu eta beste izakiez aparte.
Horietako asko dira elezaharren protagonistak: lapurrak, artzainak, apustulariak eta sinesgaitzak, beste batzuen artean.
Gauean, iluntasunaren erresumaren menpekoek, oztopatzeko edo zigortzeko, eta, laguntzeko edo gizakiak saritzeko lanetan dihardute.
Elezahar batzuetan Gaueko agertu beharrean, sorginak, laminak, Basajaun edo eta Deabrua agertzen dira betebeharrekoak egiten.
Gaueko debekuak eta ohar pare bat:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beraganako errespetua ez izatea.
- Gauerditik oilar kantaraino esna ibiltzea eta etxetik kanpo egotea.
- Etxea, eliza, edo kanposantura (hilerria) hiru buelta ematea.
- Ispiluetan begiratzea.
- Burua estali gabe ibiltzea, burusoilak geratu nahi ez badugu behintzat.
- Gauerdian esnatzea, esnatzekotan berriz lokartu arte errezatu beharra dago.
- Nahitaezko batean norbaitek gaixo bateri beila egin behar badio belauniko eta otoitzean pasa beharko du gaua.
- Beharrik gabe etxera ekarritako urak arriskutsuak izan daitezke, Ezin da ura zuzenki edan, lehenago zerbait barruan daukan begiratu beharra dago eta ondoren bere gainean gurutzearen seinalea egin edo pizturiko ilinti bat uraren barruan bota behar da izan dezaken gaitza ezabatzeko.[1]
Jainkotasun kutsua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitzinean gurtutako jainkotiarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barandiaranen "Mitologia Vasca" liburuan euskal mitologiako izaki zerrenda bat azaltzen da eta ondoren, izakiez hitz-egiteko orduan, lehendabizikoa aztertzen duena Gaueko da. [2]
Honen zergatia beste erlijio sinismen sistemetan aurkitu dezakegu. Europan jasotako aitzinako erlijioetan, adibidez, eza da iluntasunean murgiltzen den lehena, demiurgoa.
Itun zaharreko kutxua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barandiaran bezalako Katoliko fededunen artean gurtuko dutena, Euskal Mitologian ezizenekoa eta ageri ez dana, jaungoikoa, kristautasunaren eskuz Katoliko bihurtu zen.
Ezerezetik argia sortu eta iluntasunaren banaketatik eratorriko izakia da Gaua (Gaua><Gaba><gabea><jabea) eta bere ondorengoa Eguna.
Ilargia Jaungoikoaren burua zela Berastegi eta Abadiñon esaten zen baina Errigoitian Jesukristoren burutzat zutela zioten.[3]
Buruduna bai baina gorputz gabeko jainkoa.
Hiruak bat, zeltiberiar, iberiar eta euskaldunen jaungoiko izengabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin eta berriz iberiar penintsulako herrien iraganeko sinesmenen gaia aztertzen direnean Estrabonen testura doaz ikerlari danak, bai zeltiberiar edo eta Iberiar Penintsulako iparraldeko herrien beste edozein ikerle:
« | Zeltiberiar guztiak, eta iparraldeko gainontzeko herriak, Galaikoak ezik, badute ezezaguna den jainkozko bat, ilargibeteko gauetan, senideek gurtzen dutena, ateen aurrean gau oso dantzan
Estrabon (III, 4,16) |
» |
Baina denak hemen geratzen dira besterik esan gabe. Jaungoikoaren aurpegia ilargi betean ikusiko zuten hauek ere?
Aitzinako nekazarien sinesmenen esaldia ote?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« |
Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat |
» |
Hain euskalduna dirudien esaldi hau Tirolen ere ezagutzen zuten. Hango elezahar batean gauez lanean zebiltzan nekazari batzuei ahots misteriotsu bat zera esan zien:Der Tag in dein, die Nacht ist mein, Eguna zurea da, Gaua nirea da, (Handwörterbuch des deutschen Aberglaubens, I-575)[4]
Elezaharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardazlearen ausardia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atauneko desagertutako Luzpeltz baserrian ardazle talde handi bat elkartzen zen gauetan. Baserriko neskak behin bere lagunei Joxintxiota iturritik ura ekarri zezakeela apustu egin zien. Neska iturrira zihoan bitartean gainontzeko ardazleak ilargipean baserriko atarian urduri noizean behin "nondik zoaz?" galdetzen zioten. Neskak nondik zebilen erantzuten zihoan baina bere ahotsa geroz eta urrunago entzuten zen, gehiegi hauen ustetan, eta halako batean ez zen neskaren ahotsa gehiago entzun. Halako batean haize bolada batek gogor jo zuen baserriko ataria ardazleak izutuz, eztarriko ahotsa batek zera zioen arabera:
-Gaue gauekontzat eta eurie eunezkoentzat!
Iturrira Angelus-aren ondoren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiartzunen hango baserriko neska batek apustu egin zuen Angelus-aren ondoren iturritik ura ekartzeko gai zela. Iturrirantz joan zen esan bezala, baino denbora luzez kanpoan zeramala ikusian bere familiakoak kezkatzen hasi ziren. Orduan tximiniatik behera terreina hutsik odola tanta batzuk zituela erori zen. Neskaz ez zen gehiagorik jakin.
Artiñeako Xabiren gertakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artiñeako Xavier, Atauneko gazte txoriburu ospetsu bat, gau batean Urrutsuako baserrian ardazleekin iseka eta trufatan ibili zen beraiekin apaizaren paperean komulgatzeko gaztaina erreak ematen. Etxera bueltatzeko ordua zela eta, ardazleak bertan geratu eta gaua han pasatzeko eskatu zioten, egindako lotsagabekeriaren ondorioz zigortuta izango zen beldurrez. Handiustea zuhurtasuna baino buruan izanik bere bidea hartu zuen Xabierrek. Layoako basoa zeharkatzen zebilela, biatikoa beregana hurbiltzen zihoala ikusi zuen. Beldurtuta korrika hasi zen Teletxe baserriraino. Atea joka hasi eta bertan txakur bat eta borona bat eskatu zituen eta hauekin bidea jarraitu zuen. Layoan, berriro ere, sua zerion zezen bat agertu zitzaion, beragandik gertu jarraitzen bazion ere, txakurra ondoan zuela ez zuen beldurrik. Artiñeako bidegurutzean borona itzali eta txakurra ihes egin zuen. Orduan bikario berriz agertu zen. Eskerrak etxetik gertu zegoela eta ziztu bizian korrika etxean sartu eta salbu geratu zen. Gau hartan behiak oso urduri ibili ziren beraien adarrak elkarrekin eta korbeak jota.[5]
Jentilen maltzurkeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elaunden neska bat, Katalina izenekoa, bahitua izan zen bere gelatik jentil talde batengatik, eta leize batean hil zuten.
Zezen irelua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskoriatzan gaua zelarik gizon baten aurrean zezen bat agertu zen, bere bidea oztopatzen, gizona hiru aldiz saiatu zen bidea igarotzen, hirugarrenean zezena gizon baten moduan altxatu zen eta gizonaren aurka joan zen, baina gizonak ihes egitea lortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 188 or. ISBN 84-7099-265-1..
- ↑ Barandiaran, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 73 or. ISBN 84-7148-085-3..
- ↑ Caro baroja, Julio. (1995). Lamiak, Sorginak eta Jainkosak. GAIAK, 65 or. ISBN 84-87203-77-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) Azkue, Resurrección Maria de. (1995). Mitologia Vasca. Orain, 78 or. ISBN 84-89077-22-3..
- ↑ (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 187-188 or. ISBN 84-7099-261-9..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]