Flying column
Flying column, irlanderaz slua reatha edota colún reatha, euskaraz literalki "zutabe ibiltaria", Irlandako Independentzia Gerra eta Irlandako Gerra Zibilan zehar IRAk Irlanda osoan eta batez ere landa eta baserri eremuetan erabilitako ohiko unitate militarra izan zen. Gerrilla gerra burutzen zuten.
Konderri bakoitzak bere zutabe ibiltariak zituen. Ziurrenik, Irlanda osoan ospe gehien bereganatu zuen zutabe ibiltaria Tom Barryren gidaritzapeko Mendebaldeko Corkeko 3. Zutabe Ibiltaria izan zen.
Zutabe ibiltari hauek taldekidez oso handiak izan ez arren, beren abantaila nagusia beren mugikortasun izugarria eta tokian-tokiko jendez osatuak egotea zetzan, ondorioz, ekintza bate egiteko beti prest izateaz gain, hura burutu eta berehala desagertzeko erraztasun handia zuten. Gainera, tokian-tokiko jendez osatuak egonik, ekintzak burutzen zituzten eremuak inork baino hobekiago ezagutzen zuten, bertakoak lagunak edo senideak izanik beren laguntza zutelarik, bai ekintzak burutu, ostatu hartzeko edota britainiar soldaduen mugimenduen berri izateko.