Eate
Eate | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Baliokideak | Traganarru (mitologia) |
Domeinua | ekaitza eta hondamen naturala |
Eate euskal mitologiako pertsonai bat da. Ekaitzak eta hondamen naturalak sortzen ditu. Juan Garmendia Larrañagaren arabera, Mariren agintepeko jeinua da, ekaitzak gidatzen dituena.[1]
Goierri aldean, ekaitzen, uholdeen eta haize erauntsi handien egilea dela uste izan dute. Txingor erauntsia edota sute ikaragarri bat hurbiltzen denean, bere ahotsa entzuten omen da.
Beste izen batzuk : Egata Zegaman, Ereheta Azpeitian, Erots Arakilen , Erreate.
Ereetaren bizarrak sutan dagoen baso zein etxe batetik sortzen diren sugarrak dira.
Eate hitzaren erroko beste zenbait irelu eta Jainko zaharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edelate, Edelas Commingesko Pirinioetako Jainko bat zen, erromatarren garaian. Bere izena zenbait inskripzioetan agertzen da, eta bere izenagatik baliteke Eaterekin zer ikusirik izatea.
Aldare bat inskripzio batekin topatu zen Luscanen Edelat Jainkoari zuzenduta.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
- "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 63.or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Edelate, Auñamendi entziklopedia