Edukira joan

Donemiliaga

Koordenatuak: 42°52′29″N 2°22′34″W / 42.874722222222°N 2.3761111111111°W / 42.874722222222; -2.3761111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Donemiliaga (argipena)».


Donemiliaga
 Araba, Euskal Herria
Erdoñako ikuspegia. Atzean, Aizkorri mendia.
Aguraingo bandera

Aguraingo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Lautada
Izen ofiziala San Millán / Donemiliaga
AlkateaErika Letamendi Hurtado (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01208
INE kodea01053
Herritarradonemiliagar
Kokapena
Koordenatuak42°52′29″N 2°22′34″W / 42.874722222222°N 2.3761111111111°W / 42.874722222222; -2.3761111111111
Map
Azalera85,41 km²
Garaiera600-1.275 metro
Distantzia28 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria726 (2023)
8 (2022)
alt_left 322 (D,4) (T,1) 393 alt_right
Dentsitatea0,09 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 8,47
Zahartze tasa[1]% 12,22
Ugalkortasun tasa[1]‰ 54,69
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,22 (2011)
Genero desoreka[1]% -1,57 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,99 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 23,72 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 8.6 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1360 baino lehenago
Donemiliagako udaletxea, Erdoña herrian dago kokatua.

Donemiliaga (ofizialki San Millán / Donemiliaga) Arabako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gasteiztik 28 bat kilometro ekialdera dago, eta Gipuzkoarekin muga egiten dute haren lurrek.

Aguraingo barrendegi batek bitan zatitzen du udalerria. Donemiliagak, bestalde, Donemiliagak ere badu esklabe bat Iruraitz herriaren mendebaldean.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zadorra ibaia udalerri honetan sortzen da, bai eta haren ibaiadarra den Erdoña erreka ere. Halaber, Araiaren ibaiadarra den Ametzaga erreka eta honen adarrak diren Bikuña eta Estibarri Donemiliagatik igarotzen dira.

Iparraldean, Urkilla mendilerroa Gipuzkoarekiko muga naturala da, 1.100-1.200 metroko tontorrekin.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 herri hauek osatzen dute Donemiliaga udalerria. 2011ko erroldako biztanleak ageri dira jarraian:

Barriak ez du kontzejurik osatzen, Narbaxaren barruan baitago.

Erromatar garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe erromatar garrantzitsu baten hondarrak aurkitu ziren Durruma herriaren iparraldean, Albeiurmendi edo Albeiurbide izeneko aztarnategian. Hondakinok "Ab Asturica Burdigalam" (Astoreka-Bordele) galtzadarekin lotuta daude, adituen iritziz. Etxetzarrak termak izan zitezkeen, bertan berogintza sistema batez hornitutako bi gela handi aurkitu baitzituzten. Etxadia iturri klasikoen Alba ezaguna izan daiteke.[4].

Donemiliaga eta inguruan, erromatar garaiko epigrafe ugari aurkitu dira. Arabako Durrumako talde barne sailaktu dira eta oro har, 39 dira, gehienak K.o II mendekoak, eta gutxi batzuk III. mendekoak[5].

Map
Arabako Durrumako taldean orotara idazkunen bat duten 39 estela aurkitu dira, gehienak K.o II mendekoak, eta gutxi batzuk III. mendekoak. Markadore urdina duten puntuetan, idazkunak ikusgai daude herrian bertan. Urre kolorea duten puntuetan, idazkunak Arabako Arkeologia museora eraman ziren edo desagertuta daude. Iturria: Echevarria, Ana (1989)
Erdoñako Donemiliaga baseliza. Atzean, eskuinean, Aratz mendia.

Donemiliagako udalerriak aurrekari historiko bat du: Egilazko ermandadea, gaur egungo udalerriko herri gehienak biltzen zituena eta Erdi Aroan sustraiak dituena. Arabako ermandadeak herrixka-elkarteak ziren, eta XIV. mendearen bigarren erdian bandoen arteko gerren garaian beren burua defendatzeko eta elkar babesteko akordioak sinatu zituzten. Ermandade horiek osatzen zuen herririk garrantzitsuenaren izena hartzen zuten. Ermandadeari buruzko 1360ko ordenantzak ezagutzen dira, nahiz eta jakin hori aurrekoa zela. Egilazko ermandadea Arabako probintzia osatzeko bildu ziren 14 ermandadeetako bat izan zen.

Bi koadrilatan banatutako 12 herrik osatzen zuten: "goikoak" eta "behekoak". "Goikoak" Axpuru, Galarreta, Luzuriaga, Narbaxa, Erdoña eta Zuhatzu ziren; "behekoak", berriz, Albeiz, Egilatz, Mezkia, Munain, Durruma eta Bikuña.

Donemiliagako gainerako herriak, hau da, Adana, Txintxetru, Okariz eta Ulibarri Jauregi geroago sartuko ziren.

Adibidez, Ulibarri-Jauregi herrixka errebala gisa jaio zen (Iruraizeko ermandadekoa), eta ermandade mugakidearen lurretan zabaldu zen. Izan ere, Ullibarri izenak Arabako euskalki zaharrean "hiri berri" esan nahi du.

Ermandadearen batzarrak urtean behin biltzen ziren San Migel egunaren inguruan Erdoñanako San Millan elizan. Horregatik, denborak aurrera egin ahala, ermandadea Egilatzko Ermandade eta Donemiliagako Junta edo, besterik gabe, Donemiliagako Ermandade gisa ezagutuko da, biltzeko lekua dela eta. Hortik dator, halaber, Erdoñanako hiriburu tradizionala, nahiz eta ez izan udalerriko populazio garrantzitsuena[6].

Denbora luzez, ermandadea Aguraingo hiribilduaren mende egon zen administratiboki, haren ondoan baitago eta ermandadeko herrixkak haren jurisdikziora eraman baitziren. Hala ere, hainbat auziren ondoren, ermandadea Aguraindik atera zen.

XIX. mendean, udal-erreformaren ondorioz, ermandadea udalerri bihurtu zen, eta herriak alkate-auzo edo kontzeju bihurtu ziren.

1928an, Leon Salinas alkate zela, Albeiz herria, udalerriko ekialdekoena, Donemiliagatik banandu eta Asparrenan sartu zen. 1958an, Durrumak Albeizen urratsei jarraitzen saiatu zen, baina orduan eskaera ukatu egin zitzaien.

Donemiliagako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Donemiliagan»

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bildu koalizioko David Lopez de Arbina Ruiz de Egino hautatu zuten alkate.

Donemiliagako udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[7]
Bildu
3
155 (A,33)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
97 (%,87)
Agrupacion San Millan Donemiliaga
1
62 (,53)
Alderdi Popularra (PP)
1
42 (,2)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
-
8 (%2,13)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
-
6 (%1,6)

Hauek izan dira Donemiliagako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Ignacio Fernando Ruiz de Eguino Garcia de Vicuña[8][9][10] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Esteban Campo Perea[8][9] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Esteban Campo Perea[8] 1987 1991 Independenteak
Rafael Ladron de Guevara Ortiz de Urbina[8][9] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria del Carmen Liñares Filloy[8][9] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria del Carmen Liñares Filloy[8] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria del Carmen Liñares Filloy[8] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria del Carmen Liñares Filloy[8] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
David Lopez de Arbina Ruiz de Eguino[8] 2011 2015 Bildu
David Lopez de Arbina Ruiz de Eguino[8][11][12] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Erika Letamendi Hurtado[8][12][13] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Erika Letamendi Hurtado[13][14] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu
Galarretako elizaren hondakinak (oraindik zutik ikusten den dorrea 2014ko uztailaren 10ean erori zen).

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Andre Mariaren Jasokundearen eliza, Galarretan, 2020ko abuztuan

XIX. mendeko azken laurdenean, Paul Brocak Donemiliaga euskararen eremu barruan kokatu zuen; Koldo Zuazoren arabera, bertako aldaera mendebaleko euskara, erdialdekoa eta nafarreraren arteko hizkera zen, Arabako sortaldeko eremuan sailkatutakoa. Gaur egungo biztanleen % 20 inguru euskal hiztunak direla estimatzen da.

San Joan Bataiatzailearen eliza, Axpurun

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
4 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)ZurbaoIlarratzaMataukuArbuluArgomaizVenta del PatioMendixurMaturaOzetaHermuaLarreaAxpuruBarria (bidegurutzea)Barria (aterpe)NarbaxaArriolaGordoa Galarreta
5 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia) Araia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 5 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxun Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
8a Agurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi
AlaitzaLAngarikaGazeoEzkerekotxaTxintxetruGereñuUribarri JauregiAdanaGauna Agurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi
8b Agurain
Erdoña
Ozeta
Etxabarri UrtupiñaAudikanaEturaGebaraMendixurMaturaMarieta-LarrintzarElgeaHermuaLarreaAxpuruNarbaxaZuhatzolaDerediaDalloArrieta Agurain
Erdoña
Ozeta
9a Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaZalduondoGalarretaGordoaArriolaNarbaxaLuzuriagaZuhatzu Donemiliaga Araia
Agurain
Erdoña
9b Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaAlbeizIlarudiaEginoAndoinIbargurenUrabainDurrumaEgilatzBikuñaMezkiaMunainOkarizOpakuaArrizalaAlanguaEgileorZuhatzu DonemiliagaLuzuriaga Araia
Agurain
Erdoña

Bestalde, La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia Donemiliagako Munaingo herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Donemiliagar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donemiliaga Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. (Gaztelaniaz) Aitor Iriarte Kortazarren Baños públicos romanos en Alava artikulua euskonews.com webgunean
  5. (Gaztelaniaz) Echeverria, Ana. (1989). «La cronología de las inscripciones funerarias latinas de Alava» MUNIBE (Antropologia - Arkeologia) 41: 133-152. ISSN - 3414 0027 - 3414..
  6. r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d, r01e00000ff26d466e5a470b846c631a5069e1f90. (2021-09-21). «202. Done Milian ermita (Erdoñana, Domemiliaga)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  7. 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka] 2011/07/14an kontsultatua
  8. a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  9. a b c d «SAN MILLÁN/DONEMILIAGA» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  10. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 34 or..
  11. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  12. a b (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  13. a b (Gaztelaniaz) «EH Bildu refuerza su poder municipal en la Llanada alavesa» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  14. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  15. Barriako komentua kultura ondasun izendatzeko erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2003-02-03.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa