Edukira joan

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Iruraiz-Gauna)

Koordenatuak: 42°49′25″N 2°24′52″W / 42.82369°N 2.41436°W / 42.82369; -2.41436
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Elizaren mendebaldeko fatxada.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAlaitza eta Iruraiz-Gauna
Koordenatuak42°49′25″N 2°24′52″W / 42.82369°N 2.41436°W / 42.82369; -2.41436
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMariaren Jasokunde
Erlijioakatolizismoa
IzenaMariaren Jasokunde
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
EJren ondarea3

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Iruraiz-Gaunako Alaitza herrian dagoen eraikin erlijiosoa da.

1994ko uztailaren 26an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

Elizaren egiturarik gehiena erromanikoa da, XII. mendekoa. Planta errektangularra du eta presbiterioa zati karratu batek eta abside semizirkularrak osatzen dute. Geroago, beste nabe bat erantsi zitzaion. Ertaroko elementu arkitektonikoak gordetzen dira bertan: puntadun arkua duten bi portada arkibolta eta baketoi eta guzti, abside semizirkularra, kaneak, horno eta kainoi-gangak arku fajonekin.

Barnealdean elizak bitxiak dauzka absidearen sabaian. Bertan, gerlariak, peregrinoak eta animaliak ageri dira. Analisi batzuek margoak XIV. mendean kokatu zituzten, Eduardo Woodstock-ekoa printze ingelesa (Printze Beltza) Euskal Herrian izan zeneko garaikoa izango zen (Naiarako guduan parte hartu zuen), eta bere gerlariak izango ziren egileak.[1]

Isabel Mellén eta Gorka López de Munain historialarien iritziz, gerlari ingeles margogileen teoriak ez du funtsik eta are gehiago, margoen ezaugarri fisikoek margoketa elizaren sorreran kokatzen dute, XII. mendean beraz, Printze Beltzaren garaia baino askoz lehenago.[2]

Genero sinbolismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumea erditzen

Mellén eta Lopez de Munaien iritziz, margoen sinbolismoa ez da erlijiosoa, zibila baizik, kapera pribatu gisa hura eraiki zuen familia noblearen ospeari lotutakoa.[2]

Genero berdintasunari begiratuta, Alaitza elizako margoetan erditzen ari den emakumearen trataerak erakusten du historia erregistroetan egin den emakumeareen ezkutaketa: emakumearen irudia beste edozein gauza balitz bezala identifikatu da bere presentziaren azalpena saihesteko.

Elizaren ezkerreko paretan marraztuta dagoen pertsonaia buruz behera ikusten badugu jaiotzen ari den umearen aurpegia ere ikusteaz gain, garaiko emakumeek janzten zuten bezalako burugainekoa du eta jaiotzen ari den umearen azpian konketa bat du, erditzeetan ohiko tresna zena.  

Hala ere, “Las pinturas del templo de Alaiza” artikuluan pertsonaia hau deabrua balitz bezala identifikatzen da. Eta “Gaceo y Alaiza, pinturas murales góticas” liburuan, are gehiago, zakila erakusten duen exhibizionista balitz bezala.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eguía López de Sabando, José, ed. (1990). Gaceo y Alaiza: pinturas murales góticas. (2. ed. argitaraldia) Diputación Foral de Alava ISBN 978-84-505-3438-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  2. a b (Gaztelaniaz) Sadia, José María. (2024-03-31). «El protagonismo de las mujeres da sentido, al fin, a las enigmáticas pinturas de Alaiza» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  3. (Gaztelaniaz) Mellén, Isabel. (2021). «La parturienta de Alaiza» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa