Edukira joan

Almería

Koordenatuak: 36°50′30″N 2°27′50″W / 36.8417°N 2.4639°W / 36.8417; -2.4639
Wikipedia, Entziklopedia askea
Almería
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaAlmeríako probintzia
AlkateaMaria del Mar Vázquez
Izen ofizialaAlmería
Posta kodea04001–04009
INEk ezarritako kodea04013
HerriburuaAlmeriako probintzia
Geografia
Koordenatuak36°50′30″N 2°27′50″W / 36.8417°N 2.4639°W / 36.8417; -2.4639
Map
Azalera296.216.940 m²
Altuera20 m
MugakideakBenahadux, Enix, Gádor, Huércal de Almería, Níjar, Pechina, Tabernas, Turrillas eta Viator
Demografia
Biztanleria200.578 (2023)
1.341 (2022)
alt_left 101.538 (P,6) (H,4) 96.995 alt_right
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC 01:00
Hiri senidetuakAaiun, Melilla, Ovalle, Cochabamba, Tadjoura, Rastatt, Neuwied, Oran, Boulogne-Billancourt, Caspe, Jaka eta Buenos Aires
https://www.almeriaciudad.es/

Almería[1] Espainiako hiria da, Andaluziako hego-ekialdean dagoena, bai eta izen bereko probintziaren hiriburua ere. Iberiar Penintsularen hego-ekialdean kokaturik dago.   

Udalak 296,21 km².23  hedadura du eta 199.237 biztanle zituen 2022n

Almeria izena, Al-Mariyat Bayyana arabierazkotik datorkio.

Almeria hiria Andarax ibaiaren ibar lauan eratu zen, Mediterraneo itsasoa du hegoaldean, Gador mendilerroa mendebaldean eta, iparraldean, Alhamilla mendilerroa.

Altuera gutxiko hiria da Almeria: itsas mailatik 16 metrora dago gunerik baxuea, baina udalerrian badira  garaiera handiagoko beste gune batzuk: Alkazaba muinoa (86 metrora) edo Torrecardenas muinoa (140metrora), adibidez. Udaletik kanpo, ordea,  600 metrora dagoen Gador mendikatea edo 1.387 metrora dagoen Alhamilla mendilerroa dira aipagarrienak.

Almeriako Klimogramak (Airoportuan)

Almeriako klima mediterranearra da, hau da, negu leunak eta uda beroak: 9-17° artean urtarrilean eta 24-33° artean abuztuan, nahiz hainbatetan 38° –ak gainditzen diren.

Urteko batez besteko tenperatura ia 20°C-koa da.  Almeria, inoiz 0ºC azpiko tenperatura erregistraturik ez duen Europa kontinentaleko hiri bakarra da. Tenperatura hotzena 0,1 ºC  izan zen 2005eko urtarrilean aireportuan, aurreko errekorra 0,2 °C izan zen 1935eko otsailaren 9an.

Europako hiri eguzkitsuenetakoa da: ia 3.000 eguzki-ordu eta 106 egun oskarbi ditu urteko. Ondorioz, kasik ez du euririk egiten (200 mm-tik behera) eta Europako eta Espainiako lekurik lehorrenetakoa da.

Biztanleriaren bilakaera
199 1787 1857 1887 1900 1910 1920 1930
Biztanleak 237 14.958 47326 36.200 47.326 48.407 50.194 53.977
1940 1950 1960 1970 1981 1991 1996 2001
Biztanleak 79.539 76.497 86.808 114.510 140.946 159587 170.503 170.994
2006 2007 2011 2017 2022
Biztanleak 185.309 189.798 190.349 195.389 199.237

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almeriako Alcazaba

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Almeriako Alcazaba

Almeriako Alcazaba, Adb al-Rahman III.aren aginduz 955. urtean eraikia, Espainian eraikitako handiena da. Hiria Jauregi arabiarraren, Almería hiriko eraikinik nabarmenena, inguruan joan da hazten. Hiru esparruk osatzen dute: batean, lorategiak daude; bestean, jauregiko gelak, horien artean, Aljibe Kalifalen eraikina nabarmentzen da; eta, hirugarren esparruan, birkonkista ondoren eraikitako gaztelu baten aztarnak daude, horien artan ikustekoak dira Omenaldiaren Dorrea, Haizezko Noriarena eta Bolborarena.

Gotorleku itxura du. 1524an hasi ziren eraikitzen, estilo gotikoan eta errenazentistan, eta ez zuten amaitu XVIII. mendearen amaiera arte; orduan eraiki ziren klaustroa eta portada errenazentistak dituen fatxada nagusia (Juan de Orearen lana). Barruan, gangako nerbioen edertasuna, kapera nagusiko eskultura-multzoa, koruko aulkiteria (Juan de Orearen lana);

Cristo de la Escucha kapera

Villalán gotzainaren hilobia (katedralaren sortzailea) eta koruaren atzealde neoklasikoa, XVIII. mendekoa, Ventura Rodríguezena. Juan Antonio Munarren klaustro neoklasiko bat ere badu. Hauek ere nabarmentzen dira.

Almeriako katedrala

Gotorlekuaren inguruak. Arabiar gotorlekua, X. mendean (955) Abderramán III.ak eraikia, eta XI. mendean hedatua Almanzorrek eta, ondoren, Hayránek, Almeriako lehen emir independenteak. Hiru barruti harresitu ditu; bigarrenak

Beste leku batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Almedinako kalea
  • Jayran harresia eta San Kristobal mendia
  • Kalifa arresia
  • San Joan ebanjelari eliza: XVII. mendekoa; meskitaren hondarrak ditu.
  • Puertocarreñoko eguzki
  • Ospitala zaharrako Maria Magdalena
  • Santo Domingo komentu-eliza: XVI. mendean eraikia eta XIX. mendean berreraikia
  • San Pedro eliza:XVII-XIX. mendeetakoa
  • Las Puras eliza eta komentua: (XVII)
  • Gotzain-jauregia: Konstituzio plazan udaletxea dago, eta «Los Coloraos» monumentua, askatasunaren martiriei eskainia. Eliza hauek ere nabarmentzen dira
  • Klarasko komentua:XVIII. mendekoa
  • Done Jakue eliza:XVII. mendekoa; meskitaren hondarrak ditu.
  • San Pedro eliza:XVII-XIX. mendeetakoa
  • San Sebastian eliza:XVII. mendekoa
  • Virgen del Mar (Itsasoako birjina) basilika
  • Almeriako ramblas
  • Almeriako pasalekua
  • Cervantes teatroa
  • Nicolas Salmerón parkea
  • "Cable Inglés": zaharrako egitura minerala onziex leporatzeko
  • Purchenako atea plaza
  • Abuztua: feria eta jaiak, Itsasoko Andre Mariaren (Virgen del Mar) ohoretan.
  • Aste Santua.
  • Torregarcía ermitako Erromeria, urtarrilaren 8an.
  • Inauteriak.
  • Kabalgata, urtarrilaren 5ean.
  • San Joan, ekainaren 24an.
  • Udaberria: Urrezko Mendeko Antzerkiaren Jardunaldiak. Maiatzeko gurutzeak.
  • Uztailean eta abuztuan: Mediterraneoko gauak (aire zabaleko kontzertuak eta jarduerak).

Aisialdia eta ekintza ludikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Almerian eta inguruan egin daitezkeen ekintza batzuen zerrenda:

  • Almeriako "Las Cuatro Calles" gunea

Almeriako gauan murgiltzeko, Las Cuatro Callesera jo behar da, Almeriako erdigune historikora. Hemen edonoren eskura daude pubak eta diskotekak; Seneka kaleak rock eta heavy musika du ardatz, San Pedro kaleraino, zeinetan batez ere momentuko musika komertziala entzun daitekeen. Adibide gisa, La chica de ayer  (San Pedro, 1): bertan,  Espainiako pop-rocka eta erritmo latinoa entzuteko aukera izango du bisitariak, eta, nazioarteko giroa gustatzen zaienentzat, Fun Corner (Luis Braille, 37); Erasmus ikasleen topagune "ofiziala" Almerian.

  • Andarax parkea
Andarax parkea

Andarax parkea Andarax ibaiaren ondoan, haren parean (paraleloan) dago. 77 hektareako azalera du Vega de Acá izenekoan, 1.240 metroko luzera (iparraldetik hegoaldera) eta 400 metroko zabalera du (ekialdetik mendebaldera). 6.900 m2 inguruko "laku" handi bat nabarmentzen da. Barruan, hainbat gune tematiko daude: hiri-altzariak, haur-jolasak, edateko uraren iturriak, komun publikoak, bazkaltzeko gune eta barbakoak, eta abar. Era berean, bizikleta-bide batek zeharkatzen du.

Gata lurmuturreko hondartzak

Almeriako probintzia paradisu bat da hondartza maite dutenentzat. 100 kilometro baino gehiagoko kostaldea du, eta  Gata lurmuturreko Parke Naturalak hondartza eta kala paregabeak biltzen ditu, ur garden eta itsas hondo ikusgarriak dituztenak.

  • Almeriako Gerra Zibilaren babeslekuak
Almeriako Gerra Zibilaren babeslekuak

Guillermo Langlek diseinatutako babeslekuak bederatzi metroko sakoneran daude eta lau kilometro eta erdiko hedadura dute. Gaur egungo bisitak kilometro bateko luzera du,  eta, neurri handi batean, Almeria pasealekua den bide nagusiaren azpitik igarotzen da. Babeslekuek jangela-biltegia, ebakuntza-gela garaiko tresna medikoekin eta beste espazio batzuk irudikatzen dituzte. Espazio horiek errealismoa ematen diote pasarte horri, eta hiri osoa inplikatu zen haren eraikuntzan, biziraupenerako sen onaren irudi.

  • FORT BRAVO

Almeriaz hitz egiten denean, wester filmeetan pentsatzen du hainbatek. Benetako cowboy esperientzia bat bizi nahi duenarentzat Fort Bravok dena jarriko dio eskura,  denboran atzera eginaz, westernaren urrezko garaian murgilduta.

Fort Bravo zinema eta toki ezin hobea da westerna eta, oro har, zinema maite dutenentzat; izan ere, bisitaldian, azken berrogeita hamar urteetako film gogokoenetako eszenak filmatu zituzten benetako agertokiak ikusi ahal izango dira.

Itsasoa Almeriako sukaldaritzarako iturri nagusietako bat da. Zapoa, berdela, salmonetea, olagarroa, txipiroia, jibia, Almeriako ganboi gorria edo galai ospetsuak dira aipagarri. Andaluziako beste leku batzuetan ez bezala, Almeriako sukaldean arraina plantxan prestatzen da.

Hala ere, ugari dira baratzeko osagaiak dituzten lapiko eta platerak. Ezagunenen artean piperrauts salda edo salda koloraoa, zopa morunoa, patata suabeak,  alioliarekin, ajoblankoa, jibia saltsan, tabernaria (pisto pikante moduko bat), semola apurrak, baba freskoak, eta eskabetxeak besteak beste. Almerian, tabernetan kontsumitzeko modu tradizionala tapa-janean aritzea da. Bertan, edari guztiekin batera, doan tapak jateko aukera izango du bisitariak.

Almeriako gozogintzari dagokionez, aipagarriak dira papabixoak, Jesusen edalontziak, esne frijitua, alpujarreñak, txitxarroi opilak, datilezko bizkotxoak eta sopliloak.

Argazki-galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almeriar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]