Albarracín
Albarracín (aragoieraz Albarrazín) Teruelgo hego-mendebaldeko udalerri bat da, Sierra de Albarracín eskualdeko herri nagusia. 1.054 biztanle zituen 2005ean. Teruel hiriburutik 38 km mendebaldera dago. 1961ean Espainiako monumentu nazional izendatu zuten Albarracíngo hirigunea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errekonkistaren garaian, XII. eta XIII. mendeko gudek eragin zuten gaur egungo harresi-sistema ikusgarria eraikitzea. Nafar ugari joan zen hara garai hartan: Albarracingo jaurerriko lehenengo jauna nafarra zen, Azagra leinukoa. Fernandez de Heredia arabar leinuak ere botere handia izan zuen jaurerri hartan.
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albarracin itsas mailatik 1.171 metro gorago dago. Guadalaviar ibaiak (bere bidean beherago Turia izena hartuko du) udalerria zeharkatzen du; ibai horren meandro batean dago Albarracingo herrigune zaharra. Iparraldean, Albarracingo mendilerroa dauka, eta han sortzen dira hainbat ibai: Guadalaviar beraz gain, Tajo, Jucar, Gabriel eta Jiloca.
Hegoaldean Mendi Unibertsalak ditu.
Herri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albarracín ondorengo herriekin senidetuta dago:
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Albarracíngo Udalaren webgunea