Edukira joan

Achille Zo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Achille Zo

école des beaux-arts de Bordeaux (en) Itzuli zuzendari

1889 - 1899 - François-Maurice Roganeau (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSantizpirita1826ko uztailaren 30a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBordele1901eko martxoaren 2a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamargolaritza historikoa

Jean-Baptiste Achille Zo, ezagunagoa Achille Zo izen-deiturez (Espiritu Saindua, Baiona, 1826ko uztailaren 30a - Bordele, 1901eko martxoaren 2a) margolaria izan zen. Haren seme Henri-Achille Zo (1873-1933) ere margolari aipagarria izan zen.

Oso gaztea zelarik Parisera bizitzera joan zen eta bertan egon 1871 arte; han Thomas Couture frantziarraren ikaslea izan zen. Baionako (1871ean) eta geroago Bordeleko (1889an) Arte Ederretako Eskoletako zuzendaria izan zen.[1]

Ekoizpen handiaren egile, gehienbat gai «exotiko»ez margotzen gailendu zen: zezenketak, «espainiar giroko irudiak» edota Ipar Afrikako emakumeak, kasurako.

Zoren artelanak, besteak beste, Parisko Orsay museoan eta bereziki Baionako Léon Bonnat museoan daude ikusgai. Achille Zoren jaioleku Baionak margolaria omendu du René Cassin parkean dagoen estatuaren bidez.[2]

Obra nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sinestunaren ametsa: olio-pintura ehunaren gainean. 1870eko Saloian aurkeztu zen eta nahiko ezaguna bihurtu zen Goupil delako konpainiak koadroari ateratako argazkia posta-txartel bihurtu eta hedapen handia izan zuenean.
  • Ibilaldia Getariaren inguruan
  • Sevillako katedrala: olio-pintura ehunaren gainean. Léon Bonnat museoan ikusgai.
  • Urreliliak eta beste lore batzuk ontzi batean: olio-pintura ehunaren gainean.
  • San Rafael ostatua, Kordoban: 1861eko olio-pintura; hau ere Baionako Bonnat museoan ikusgai.
  • Ijitoak: arratsaldeko atsedenaldia: 1861eko olio-pintura ehunaren gainean. Arroxelako Arte Ederretako museoan ikusgai.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jeanpierre, Henri. (1967). «Achille Zo, sa vie, son œuvre» Bulletin de la société des sciences, lettres et arts de Bayonne (116): 409-421..
  2. Rene Cassin baratzeaz artikulua Berrian, Achille Zo aipagai[Betiko hautsitako esteka]
  3. Centre de la Vieille Charité de Marseille. (pdf) L’Orientalisme en Europe : de Delacroix à Matisse. , 16 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Achille Zo Aldatu lotura Wikidatan